Ainhoa Tirapu
Ainhoa Tirapu | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1984ko irailaren 4a (40 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,71±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ainhoa Tirapu de Goñi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1984ko irailaren 4a) futbolaria da. Atezain jokatu du. Soiltasuna eta seriotasuna izan dira Tirapuren ezaugarri nagusiak ate azpian, bere taldekideei ziurtasuna emanez.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimikan lizentziaduna da eta Toxikologian Masterra du.[2]
Futbolean, hamar urte zituela hasi zen Barañaingo Lagunak areto-futbol taldean. Badajozko Puebla taldean denboraldi bat egin eta gero, 20 urte zituela, 2005-2006ko denboraldian ailegatu zen Athletic-era.[3] Bertan hamabost denboraldi egin ondoren, 2020an agurra eman zion bere karrerari.[4] Futbolari gisa 358 partida ofizial jokatu zituen Espainiako selekzioarekin 46 partida 2015era arte, 2013ko Eurokopa eta 2015eko Munduko Txapelketa.[1]
AFE Emakume Futbolarien Elkarteko presidenteordea izan da. Emakumeen futbolak lortutako lehen hitzarmenaren negoziazio mahaian jokalarien bozeramaile izan zen. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenean ere izandakoa da.[2][5][6]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006-07ko Superliga
- Athletic Clubekin partida gehien jokatu duten 10 nesken artean dago (2020-04-03)
Nor | Partidak | Denboraldiak |
---|---|---|
Eli Ibarra | 413 | 15 |
Iraia Iturregi | 402 | 15 |
Erika Vázquez | 399 | 16 |
"Ainhoa" Tirapu | 358 | 15 |
"Nekane" Díez | 349 | 14 |
"Irune" Murua | 314 | 14 |
Arrate "Orueta" | 270 | 13 |
"Tzibi" Juaristi | 262 | 11 |
"Eunate" Arraiza | 255 | 9 |
"Gurutze" Fernandez | 240 | 8 |
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobiografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizitza eskukadaka (2019). Miren Rubio Iturria kazetariaren laguntzaz idatzia.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gascon, Ainara Arratibel. «Atezain engaiatuaren agurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ a b «"Emakumezkoen futbolaren hitzarmena beste emakume batzuentzat lagungarria izango da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Ainhoa Tirapu: 'Harrobiko lan ona egin ezkero, goian egongo da Athletic'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Ainhoa Tirapuk futbola utziko du aurten» Euskal Irrati Telebista 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aldizkaria, Harmaila. (2020-01-16). «Ainhoa Tirapu: "“Eskatzen duguna ez da hainbesterakoa; merezi dugun zerbait da”» harmaila (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» www.eff-fvf.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «'Bizitza eskukadaka'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).